Ekonomia -

Lan-osasuna

Asfaltatze-lanetan zebilen garraiolari bat hil da AP-8an

Astelehen honetan gertatu da; garraiolariak, 54 urtekoa eta Irungo bizilaguna bera, bihotzekoa pairatu zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garraiolari bat, 54 urtekoa eta Irungo bizilaguna bera, AP-8an hil zen astelehen honetan, lan-istripu ez traumatiko baten ondorioz; izan ere, bihotzekoa pairatu zuen autobidean asfaltatze-lanetan zebilela, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek salatu dutenez.

Sei sindikatuek "elkartasuna" agertu diete hildakoaren senideei, eta, gainera, salatu dute lan-baldintzak "gero eta eskasagoak" direla, "garraioan ere bai"; koronabirusak eragindako alarma-egoerarekin, gainera, "are eskasagoak dira baldintza horiek".

Sindikatuek gaitzetsi dute "garraiolariek pairatzen dituzten istripuak", askotan, ez direla zenbatzen "estatistika ofizialetan; izan ere, zirkulazio-istripu gisa ezkutatzen dituzte". Gainera, haien esanetan, Gobernuek ez dituzte kontuan hartzen heriotza naturalak lan-istripu gisa: "Adibidez estresak ekar litzakeen ondorioak ahaztu egiten dituzte", horrela.

Haien iritziz, "Gobernuek nahiago dute beste alde batera begiratu, ez dute egoera euren gain hartze, eta ekonomiari eta produktibitateari ematen diete lehentasuna, langileen osasunaren aurretik".

"Argi dugu; nabaria da salgaien garraioaren sektorearen eskastasuna eta erregulaziorik eza. Egun dugun egoerak, halaber, larriagotu egiten ditu", berretsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa ELA LAB albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Irun argazkiak Albisteak A8 autobidea gaur Sindikatuen albistea Steilas ESK sindikatua gaur