Ekonomia -

Pentsiodunak

Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunek gaur jarraituko dute beren protesta balkoietatik

Konfinamenduak irauten duen bitartean, pentsiodunek zapiak eta kartelak zintzilikatuko dituzte balkoietan eta leihoetan, "koronabirusak kutsatutako pertsonei elkartasuna adierazteko".

Pentsiodunen protesta, Bilbon. Argazkia: EiTB
Pentsiodunen protesta, Bilbon. Argazkia: EiTB
Pentsiodunen protesta, Bilbon. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunen mugimenduek astelehen eguerdiko protestekin aurrera jarraitzeko deia egin dute, baina konfinamenduak irauten duen bitartean leihoetan eta balkoietan egitea proposatu dute.

Bizkaiko pentsiodunek prentsa-ohar batean azaldu dutenez, mobilizazioetan erabili ohi dituzten "zapiak" eta kartelak leiho eta balkoietan jarriko dituzte elkartasuna adierazteko. "Elkartasuna koronabirusaren pandemiaren ondorioz hildakoekin" eta "edozein arrazoirengatik konfinamendua bakardadean igaro behar dutenekin, adinekoei eragingo dielako batez ere, emakumezkoei bereziki", gaineratu dute.

Bestalde, "beharrezko prebentzio neurririk gabe inor lanera ez joateko" eskatu dute, eta "ez ditzala inork oztopoak aurkitu orain bizitza duina izateko, diru-sarrera eta zerbitzu publikorik gabe dagoelako. Pertsonak salbatzea lehenetsi behar da".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuakAlbiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte zerbitzuak Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak Koronabirusa