Ekonomia -

Neurri berriak

Sei hilabetez atzeratuta enpresa txikien eta autonomoen kuoten ordainketa

Autonomoek eta enpresa ertainek eta txikiek ordaindu beharreko kuotak eta Gizarte Segurantzarekin dituzten zorrak, ekainaren 30era arte atzeratzea erabaki du Ministroen Kontseiluak.

Langile baten irudia. Argazkia: EiTB
Langile bat. Argazkia: EiTB
Langile baten irudia. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak autonomoei eta enpresa ertainei eta txikiei eragiten dizkieten neurri ekonomiko berriak iragarri ditu astearte honetan. Ministroen Kontseiluan onartu da enpresa ertainek eta txikiek eta autonomoek ordaindu beharreko kuotak ekainaren 30era arte atzeratzea, beti ere baldintza batzuekin. Epemuga berdindera arte atzeratu dira Gizarte Segurantzari zor dizkieten ordainketak.

Ekonomia gaietarako presidenteordea de Nadia Calviñok prentsaurrekoan adierazi duenez, kuoten atzerapenari gehitu behar zaiola Gizarte Segurantzari martxoan lan egindako egunen ordainketaren interesik gabeko luzapena.

Bestalde, koronabirusaren pandemiak eragindako krisialdi ekonomikoari aurre egiteko hartutako neurri berriek, lehendik hartutakoak osatuko dituztela esan du Maria Jesus Montero Gobernuko bozeramaileak eta Ogasun Ministroak: "Enpresek Gobernuaren laguntza igarri dezaten, eta langileak seguru sentitu daitezen hartutako neurriak dira". Calviñok, aldiz, babes mezu hau bidali die: "Langileek, enpresa ertainek eta txikiek, eta autonomoek, eginkizun berezia jokatzen dute egoera honetan".

Gobernuko presidenteordeak gogorarazi du, epemuga zehatzik ez duten neurri ekonomiko berri guztiak hilabetez luzatuko direla alarma egoera bukatzen den egunetik. Azkenik, esker oneko mezua eman du: "Autonomoei, eta enpresa ertainei eta txikiei eskerrak eman nahi dizkiet egiten ari diren lanagatik, eta daukaten guztia ematen dutelako. Eskerrak ematen dizkiet, gaur egun azaltzen duten jarrera erabakigarria baita ekonomia berreskuratzeko. Errekuperazioa ahalik eta azkarren iristea espero dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Koronabirusa Industria albisteak