Ekonomia -

Saioa amaituta

Ibex 35ek % 3,89 galdu du, urteko beherakadarik handiena

Espainiako burtsak galerekin itxi du ostegun honetako saioa, arrisku saria 389 puntutan kokatuz. Madrilgo plazak markak hautsi ditu berriro, Europako Banku Zentraleko iragarpenak bultzatuta.

Ibex 35 indizearen irudia. Argazkia: EFE
Ibex 35 indizearen irudia. Argazkia: EFE
Ibex 35 indizearen irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak % 3,89ko galerekin itxi du ostegun honetako saioa, 2010eko ekainaren 29tik beherakada handiena dena. Horrek Ibex 35eko maila 8.686,5 puntuetan kokatu du. Azken bost egunetan jarraian behera egin du burtsak, guztira % 10.

Modu horretan, arrisku saria 390 puntutan gelditu den arren, burtsa itxi baino ordu bat eta erdi lehenago, berriro ere 400 puntutara igo da.

Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzek erakutsi duten irmotasun faltak Ibexaren gainbehera ekarri dute, nahiz eta egun osoan zehar positiboan mantentzen saiatu den arren.

Finantza arloko adituek uste dute merkatuek inguruko herrialdeen bonuen erosketaren gainean mezu "argia" espero zutela; herrialde horien artean dira Espainia eta Italia, eta horregatik Banku Zentraleko presidentearen hitzek "desengainua" sortu dute.

Jaitsierarik handienak Mediasetek (% -8,32), IAG (%-7,14), Tecnicas Reunidasek (% -6,53), ArcelorMittalek (% -6,11) eta Repsolek jasan dituzte. Santander Bankuak, berriz, % 4,43 eman du amore BBVAren (% 4,12), Bankinterren (% -4,08), Sabadellen (%-3,3) eta Banco Popularren (% 3,06) aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea