Ekonomia -

Pandemia

ESK-k Osakidetza salatu du langileen osasunerako eskubidea urratzeagatik

Sindikatuaren arabera, Osakidetza eta Nekane Murgaren Osasun Saila "gaizki kudeatzen ari dira babeserako materialaren banaketa, modu kaotikoan".

Osakidetzaren egoitza. Argazkia: Efe
Osakidetzaren egoitza. Argazkia: Efe
Osakidetzaren egoitza. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ESK sindikatuak Osakidetzaren aurkako salaketa sartu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian "langileen bizitzarako, osasunerako eta osotasunerako eskubidea urratzea" leporatuta, Patxi Nicolau ordezkari sindikalak jakinarazi duenez.

ESKren arabera, EAEn lehenengo koronabirus kasuak atzeman eta hilabete baino gehiago igaro denean, Osakidetza eta Nekane Murga buru duen Osasun Saila "gaizki kudeatzen ari da babeserako materialaren banaketa, modu kaotikoan".

"Erabilera bakarrerako materiala berrerabiltzera behartzen dituzte langileak, maskarak berrerabiltzera, protokoloak NBEen disponibilitatearen arabera aldatzen dituzte, langileen babesa murriztuz horien faltagatik, eta beharginak lanera joatera behartzen dituzte sukarra pasatu eta arnas sintomak hobetzen direnean, negatibo ematen duen testa egin aurretik".

Era berean, sindikatuak uste du Osakidetzak diskriminatu egiten dituela osasun zentroetan lan egiten duten kolektibo batzuk, NBE egokirik ez dietelako ematen garbiketako langileei, izpietako teknikariei, zeladoreei, etab.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Salaketak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sindikatuak Koronabirusa ESK sindikatuaren azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusia