Ekonomia -
CONSUMO
Prezioak % 0,2 jaitsi dira martxoan EAEn eta % 0,9 Nafarroan
Urte arteko inflazioa % 0,1ekoa eta % -0,3koa izan da EAEn eta Nafarroan. Elikagaien eta alkoholik gabeko edarien kontsumoak gora egin du.
AGENCIAS
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,2 jaitsi da martxoan EAEn otsaileko datuekin alderatuta, eta urte arteko tasa % 0,1ean kokatu da, zazpi hamarren gutxiago, alegia. Tasa metatua, berriz, % 1,4 jaitsi da, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.
Lurraldez lurralde aztertuta, Araban urte arteko tasa % -0,1ekoa izan da, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 0,2koa. Otsaileko datuekin alderatuta, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan: % 0,1 Gipuzkoan, % 0,3 Bizkaian eta % 0,4 Araban. Aurten, prezioak % 1,8 jaitsi dira Araban, % 1,4 Bizkaian eta % 1,2 Gipuzkoan.
Taldeen eta zerbitzuen arabera, jaitsiera handiena garraioaren (% -3,1), etxebizitzaren (% -1,9), medikuntzaren (% -0,4), aisialdiaren eta kulturaren (% -0,3) eta alkoholdun edarien eta tabakoaren (% -0,3) sektoreetan izan da.
Martxoko KPIaren igoera honako hauetan eman da: jantziak eta oinetakoak (% 5,2), komunikazioak (% 1,2),bBidaiak (% 0,6), hotel, taberna eta jatetxeak (% 0,6) eta bestelakoak (% 0,3).
Nafarroan, berriz, KPI negatiboa (% -0,3) izan da martxoan. Prezioek bederatzi hamarren egin dute behera otsaileko datuekin alderatuta, orduan KPI % 0,6an kokatu baitzen.
Jarduera sektoreen arabera, Nafarroako KPI % 2,7 igo da urtetik urtera elikagaiak eta alkoholik gabeko edarietan, eta jarraian daude bestelakoak (% 1,4), jantziak eta oinetakoak (% 1,1), hotel, taberna eta jatetxeak (% 1), medikuntza (% 0,8), komunikazioak (% 0,5), altzariak (% 0,4), irakaskuntza (% 0,2) eta alkoholdun edariak eta tabakoa (% 0,1).
Aldiz, prezioen urte arteko beherakadak etxebizitzan (% 5,7), garraioan (% 2,9) eta kulturan (% 0,1) gertatu dira.
Estatuan prezioek % 0,4 egin zuten behera martxoan otsailarekin alderatuta, eta zazpi hamarren jaitsi zen urte arteko tasa, % 0,0ra arte; hala, espero baino jaitsiera handiagoa izan zuten, eta 2016ko abuztutik izandako mailarik txikienera heldu ziren.
Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako alarma egoerak "kontsumoko prezioen indizearen kalkuluan aurrekaririk ez duen arazoa" eragin du, Espainiako Estatistika Institutuak azaldu duenez, baina "jasotako prezioen proportzioa % 80koa da", beraz, martxoko KPIaren "kalitatea ohikoa bezalakoa da".
Gaineratu du osasun larrialdiak ondorioak izango dituela prezioen bilketan eta apirileko KPIaren kalkuluan.