Ekonomia -

Lana

Enpresen konfiantza % 25 jaitsi da Euskadin, orain arteko jaitsierarik handiena

Euskadin, enpresaburuen % 3,1 baikorrak dira bigarren hiruhilekoari begira. % 22,7k uste dute oraingo egoera mantenduko dutela, eta % 74,2 ezkorrak dira.

1.000 soldatapeko baino gehiago dituzten enpresaburuek jaitsiera txikiena izan dute (-% 22,0). EiTB
1.000 soldatapeko baino gehiago dituzten enpresaburuek jaitsiera txikiena izan dute (-% 22,0).
1.000 soldatapeko baino gehiago dituzten enpresaburuek jaitsiera txikiena izan dute (-% 22,0). EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko enpresaburuek euren negozioen bilakaeraren inguruan duten konfiantza % 25,1 murriztu da aurtengo bigarren hiruhilekoan, lehenengoarekin alderatuz, eta horrek esan nahi du 2013an, ikerketa hasi zen urtetik hona eman den beherakadarik handiena dela.

Estatistika Institutu Nazionalak (INE) Enpresen Konfiantza Harmonizatuaren Indizea (ICEA) argitaratu du ostegun honetan, eta azaldu duenez, adierazle hori lortzeko martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitartean bildu zen informazio guztia, koronabirusaren pandemia dela-eta alarma egoera deklaratu ondoren.

Ikerketan ikus daitekeenez, EAEko enpresaburuak Estatuko batez bestekoa baino apur bat baikorragoak dira, konfiantza % 26,9raino jaitsi baita urteko lehen hiru hilabeteekin alderatuta, eta horrek esan nahi du orain arte izandako jaitsiera guztien artean handiena izan dela.

Euskadin, enpresaburuen % 3,1 baikorrak dira bigarren hiruhilekoari begira. % 22,7k egoera berean mantenduko direla uste dute, eta % 74,2 ezkorrak dira; horrek esan nahi du -71,1 puntuko saldoa dagoela baikorren eta ezkorren artean.

Datu hori are handiagoa da Espainian; izan ere, ezkorren eta negozioen bilakaera onean sinesten dutenen arteko balantzea -72 puntukoa da.

Amaitutako hiruhilekoari dagokionez, EAEko enpresa-establezimenduen kudeatzaileen % 17,2k negozioaren bilakaeraren aldeko iritzia zuten; % 39,9k, berriz, kontrakoa , eta gainerako % 42,9k, arrunta izan zela uste dute.

Bi erantzunen arteko aldeak -22,7 puntuko balantzea dakar, Espainian -36,3 puntukoa den bitartean.

Herrialde osoan, enpresaburuen konfiantzak okerrera egin du aztertutako bost sektoreetan, garraio eta ostalaritzako zuzendarien artean (-% 32,4), eraikuntzaren sektorean (-% 29,3) eta beste zerbitzuetan (-% 27); ondoren, industrian (-% 23,3) eta merkataritzan (-% 25,4) aritzen direnen artean, berriz, gutxiago egin du behera.

Konfiantza-galera proportzionala da enpresaren tamainarekiko: 10 soldatapeko baino gutxiago dituzten konpainietako enpresaburuek izan dute beherakadarik handiena (-% 28,7), eta 1.000 soldatapeko baino gehiago dituztenek jaitsiera txikiena izan dute (-% 22,0).

Eskualdeka, enpresen konfiantzak behera egin du guztietan, baina beherakada are handiagoa izan da Katalunian (-% 30,2), Balear Uharteetan (-% 30,1) eta Kanarietan (-% 29,9).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak