Ekonomia -

KORONABIRUSA

Jaurlaritzak beste 30 milioi euro bideratuko ditu autonomo eta enpresa txikientzat

Beste erakunde batzuetako programak ere izango direla nabarmendu du, eta datozen egunetan finkatuko dutela laguntza berri horiek eskatzeko prozedura zehaztu du.

Denda bateko langilea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Denda bateko langilea
Denda bateko langilea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak 30 milioi euroko beste partida bat iragarri du autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko, eta dagoeneko lanean ari direla 2020ko EAEko aurrekontuak berrikusteko adierazi du.

Gasteizen emandako prentsaurreko batean egin du iragarpen hori Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Lanbidek abian jarritako autonomoentzako eta banakako enpresaburuentzako laguntza-programaren eskaera handia dela eta.

Urkulluk adierazi du "presaz" jokatzen ari direla banakako profesionalen egoerari erantzuna emateko, baita arlo profesionalean ahulak diren kolektiboei ere, eta "lehen urratsa" eman zela deialdi horrekin.

Urkulluk iragarri du 30 milioiko beste partida bat bideratuko dutela autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko, eta datozen egunetan finkatuko dutela laguntza berri horiek eskatzeko prozedura zehaztu du.

Horrez gain, beste erakunde batzuetako programak ere izango direla nabarmendu du, eta ahaldun nagusiekin hitz egin duela euskal erakunde guztiak hartzen ari diren neurri ekonomiko guztien inguruan adierazi du, eta haiekin eta Eudeleko presidentearekin egiteko asmoa duen bilera monografiko batean jorratuko dituztela.

Neurri horiekin batera, 2020ko EAEko aurrekontuak berrikusten eta, hala badagokio, "berregituratzen" ari direla esan du Urkulluk.

Deseskalada

Bestalde, Eusko Jaurlaritza osoa normaltasunera itzultzeko plana lantzen ari dela esan du, gai "multisektoriala" delako eta Jaurlaritzako sail guztiak koordinatuta daudelako, "betiere Osasun Sailaren jarraibideak eta irizpideak jarraituz".

"Egiten dugun proposamen oro gidalerroen eta Osasun Sailaren irizpideen mende egongo da, eta Eusko Jaurlaritza osoa inplikatuta dago plana egiteko lan honetan", adierazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Lana Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Enpresak Koronabirusa Dirulaguntzak gaur