Ekonomia -
Astearte honetan
Langabeentzako 400 euroko laguntza amaitu da, baina luzatu egin liteke
Elena Salgado ministroaren arabera, neurriaren balizko luzapenean zerikusia handia izango du langabeek euran formakuntza sendotzeak, eta ez bakarrik lan bila aritzeak.
Erredakzioa
Prepara Plana bihar, asteartea, amaituko da. Plan horren arabera, laguntzarik ez duten langabeei 400 euro ematen dizkie formakuntza ikastaroetan parte hartzeko baldintzarekin. Prepara Plana luzatzeko arebakia har lezake abuztuaren 26an egingo den Ministro Kontseiluan.
Lan Ministerioaren arabera, ekimen honek 190.000 langaberi lagundu die, azken datuak oraindik zenbatu gabe dauden arren.
Prepara Plana sei hilabeterako abian jarri zuten iragan otsailaren 15ean, eta Gobernuak diru laguntzarik gabe zeuden langabeentzako sortutako birkualifikazio programaren barruan dago.
Salgadok, formakuntzaren aldeko apustua
Elena Salgado presidenteorde ekonomikoak azaldutakoaren arabera, laguntzak jaso ditzaketen langabeek lan bila aritzeak eragin nabarmena izango du planaren luzapena erabakitzeko orduan, baita formakuntza sendotzeak ere.
Aldi berean, CCOO eta UGT sindikatuentzat ezinbestekoa da Prepara Plana sei hilabetez luzatzea, batez ere langabezia tasa, % 20,89koa, eta langabeen kopurua ikusita: 4.833.700 pertsona, urteko bigarren hiruhileko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.