Ekonomia -

Finantza krisia

Europako Bankuak Espainia eta Italiari laguntzeko zorra erosi du

22.000 milioi euroko zorra erosi du eta Espainiako, Italiako, Portugalgo eta Irlandako bonoak barne daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) 22.000 milioi euroko zor subiranoa erosi zuen lehengo astean, Espainiako, Italiako, Portugalgo eta Irlandako bonoak barne.

EBZk euroguneko zor publikoaren bigarren mailako merkatuan hartu du parte, martxoaren amaieratik hemeretzi aste jarraian horrelakorik egin gabe egon ondoren.

Diru-erakundeak ez du zehaztu zein herrialderen zorra hartu duen, baina abuztuaren 7an esan zuenaren arabera, espekulazio-erasoak zirela eta Espainiako eta Italiako bonuak hartu behar zituen.

Gaur arte, Europako Bankuak euroguneko 96.000 milioi euroko zor publikoa erosi du.

Banku nazional batzuk, erosketen kontra

Abuztuaren 4an, EBZeko Gobernu Kontseiluak zor publikoa erosteko planarekin jarraitzea erabaki zuen finantzazio arazoak zituzten herrialdeei laguntzeko. Bundesbankeko presidentea, Jens Weidmann, eta EBZko ekonomiako burua, Jürgen Stark, erabaki horren kontra zeuden.

Holandako, Luxenburgoko eta Finlandiako banku zentralen gobernadoreak ere ideia horren aurka zeuden, hedabide batzuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea