Ekonomia -
Urduritasuna merkatuetan
Beherakadak moteldu dira eta IBEX 35ek % 0,4 bakarrik galdu du
Milango burtsak % 0,87 egin du behera; Frankfurtekoak, % 0,8; Pariskoak, 0,25; eta Londreskoak, % 0,55. Euroa 1,44 dolarretan dago.
Erredakzioa
Burtsak behera egin du gaurko saioan. Ia % 2 ere galdu du zenbait unetan, baina aspaldian gutxitan gertatzen den moduko albiste horietako bat izan da arratsaldean.
Fitch agentziak A hirukoitzari eutsi dio, Ameriketako Estatu Batuetako ekonomiari egonkortasuna emanez.
Ondorioz, burtsetan beherakadak moteldu egin dira eta azkenean IBEX 35ek % 0,4 bakarrik galdu du ixteko unean.
Milango burtsak % 0,87 egin du behera, Frankfurtekoak, % 0,8; Pariskoak, 0,25; eta Londreskoak, % 0,55. Euroa 1,44 dolarretan dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea