Ekonomia -

Koronabirusaren krisia

Apirilean 60 ibilgailu matrikulatu dira EAEn, aurreko urtean baino % 98,3 gutxiago

2019ko apirilean 3.444 ibilgailu matrikulatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, 2020ko laugarren hilabetean 60 matrikulazio soilik egin direlarik.

Auto bat, kontzesionarioan. Argazkia: EiTB
Auto bat. Argazkia: EiTB
Auto bat, kontzesionarioan. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilean 60 auto eta lur orotako ibilgailu bakarrik matrikulatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2019ko hilabete berean baino % 98,3 gutxiago, COVID-19 koronabirusagatik indarrean den alarma egoerak ezarritako jarduera eta mugimenduen murrizketen eraginez.

Konkretuki, joan den urteko apirilean 3.444 auto eta lur orotako ibilgailu matrikulatu ziren EAEn, eta aurtengoan 60 izan dira, ekoizleen, kontzesionarioen eta saltzaileen elkarteek emandako datuen arabera.

Lurraldeei dagokienez, Araban % 98,86 murriztu da, eta 6 ibilgailu matrikulatu dira; Bizkaian 39 matrikulazio egin dira, iaz baino % 97,8 gutxiago, eta, Gipuzkoan, 15 salmentarekin, matrikulazioek % 98,6 egin dute behera.

Bestalde, 2020ko urtarriletik apirilera bitarte, EAEn 6.390 matrikulazio egin dira, 2019ko lehen lauhilekoan 13.533 egin ziren bitartean. Horrela, % 52,8 murriztu dira matrikulazioak. Lurraldeka, Bizkaian 3.255 ibilgailu matrikulatu dira urtarriletik apirilera, % 53,02 gutxiago, Gipuzkoan 2.076 (- % 53,9), eta Araban 1.068 (- % 50,39).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Koronabirusa Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan