Gizartea -

Koronabirusa

Medikuen eta Erizainen Sindikatuek Osakidetzako aldaketen eztabaidan egon nahi dute

Etorkizunean arreta hobetzeko osasun-langileen iritzia kontuan har dezatela eskatu diete sindikatuek euskal alderdi eta erakundeei.

Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo, Bizkaia). Argazkia: EiTB
Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: EiTB
Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo, Bizkaia). Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Erizainen Sindikatuak eta Euskadiko Medikuen Sindikatuak euskal alderdi eta erakundeei eskatu die astelehen honetan, osasun-langileen iritzia kontuan har dezatela "normaltasun berria deitutakoa eraikitzeko" eta Osakidetzak eskaintzen duen arreta hobetzeko neurriak hartzerako garaian.

Komunikatu baten bitartez, bi sindikatuak arduradun politikoei zuzendu zaizkie, esanez, ez dezatela desprobetxatu "medikuen, erizainen, goi-mailako titulazioa duten osasun-langileen eta fisioterapeuten ezaguera eta esperientzia, etorkizunean Euskadiko osasun-arreta hobetzeko, gaur egungo krisia amaitzen denean".

"Gaur egun bizi dugun krisialdiak nabarmendu egin ditu lehenagotik zeuden arazoak; profesionalen eta materialaren falta, adibidez. Gainera, arazo berriak sortu ditu, eta horren erausle dira banakako babes-ekipoen eta COVID-19a antzemateko frogen eskasia". Sindikatuen ustez, "arazo hauei adostutako konponbidea eman behar zaie etorkizunerako".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa