Ekonomia -

Gipuzkoan Ogasun diputatuak azalpenak ematen nahi dute Aralar eta PSEk

Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSEk eta Aralarrek Ogasun diputatuaren, Helena Francoren, premiazko agerraldia eskatu dute, Aldundiko kontuetan ustez aurkitu duten 100 milioi euroko desoreka dela eta.

Helena Franco, Gipuzkoako Ogasun diputatua. Argazkia: EITB
Helena Franco, Gipuzkoako Ogasun diputatua. Argazkia: EITB
Helena Franco, Gipuzkoako Ogasun diputatua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzarretako bozeramaile sozialista, Rafaela Romero, era Aralarrekoa, Rebeka Ubera, kezkatuta azaldu dira bidali dituzten komunikatuetan, atzo Ogasun diputatuak adierazpenak egin eta gero. Kontuetan desoreka handi bat dagoela eta egoera ekonomiko delikatu honen aurrean "proiektu batzuk bertan behera" geldituko direla esan zuen helena Francok.

Ondoren, Markel Olanok (EAJ), ahaldun nagusi ohiak, eta Pello Gonzalez (Hamaikabat) Ogasun diputatu ohiak esan zutenari buruz ere aritu dira Romero eta Ubera. Bilduko aldundiari, diru-kutxen inguruko "interpretazio irreala" egitea egotzi zioten EAJ eta Hamaikabateko politikariek.

 "Egia zeinek esaten duen" jakin behar dela esan du Romerok. Batetik, Martin Garitanoren taldeak esan duen moduan,"gestio arduragabeagatik kontu katastrofikoak jaso dituzten" eta "aurreko aldundiak, ez zutena gastatu eta propaganda kanpainetan erabili ote duen" jakin nahi du. Bestetik, egungo Aldundiak "proiekturik ezaren, programen gabeziaren eta kudeatzeko ezintasunaren ardura besteen bizkar utzi nahi duen" jakin nahi duela esan du Romerok.

Lan publikoak geldiarazi litezkeelako kezkatuta azaldu da, eta Zarautz eta Bidasoako ingurabideak behar istorikoak egiteko "B plana" eskatu dio Ahaldun Nagusiari.

"Krisiak, eta dirudienez, aurreko gobernuaren kudeaketa txarrak, egungoarenaren ideien eskasiarekin batera", esan du Romerok "Gipuzkoarentzat etorkizun latza uzten du". "Bilduko gobernuak murrizketak egingo ditu eta, ondorioz, proiektu batzuk bertan behera geldituko dira".

Bestalde, atzo Ogasun diputatuak eman zituen datuak egia izanez gero, "aurreko gobernuak aurreikuspen baikorregiak" izan zituela adierazi du Aralarreko bozeramaileak, "arduragabeak izan zirela ez esateagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea