Ekonomia -

S.O.S. Kultura

Ehunka artista kalera atera dira kultura lehen mailako beharra izan dadila eskatzera

"Arteak eta kulturak paper garrantzitsua jokatu behar dute gure komunitatearen bizitza berreskuratzeko", aldarrikatu dute, kultur ekitaldiak bertan behera ez daitezela geratu eskatzearekin batera.

Artisten protesta Bilbon. Argazkia: Efe
Artisten protesta Bilbon. Argazkia: Efe
SOS deia egin du kultura sektoreak hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan

1:22

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka artista, ordezkari, sustatzaile eta kulturaren munduko langile kalera atera dira gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Espainiako Estatuko beste zenbaitetan bezala, kultura "lehen mailako" ondasuna eta "eskubidea" izan dadila eskatzeko, eta koronabirusaren krisiaren ondorioz murrizketak egin ez ditzaten exijitzeko.

Bilbon Arriaga Antzokiaren parean elkartu dira 500 bat pertsona, S.O.S. Kultura plataformak deituta, eta ekonomikoki bizi duten egoera prekarioa salatu dute, COVID-19aren pandemiak areagotu egin duelako.

Ekitaldiaren hasieran dantza ikuskizun bat egin dute, eta gero Loli Astoreka eta Itziar Ituño aktoreek hartu dute hitza, 1.300 pertsonatik eta 167 erakundetik gorak sinatutako adierazpena irakurtzeko.

"Kultura lehen mailako behar gisa izendatzeko beharra aldarrikatzen dugu, eta hori da premisa erakunde publikoek aurrera eraman beharreko politikentzat euskal gizarteak kulturararako duen eskubide berma dezan, gure komunitateen bizitzan eta ekonomiak interes estrategikoa duen sektorea delako", adierazi du Loli Astorekak.

"Arteak eta kulturak paper paper garrantzitsua jokatu behar dute gure komunitatearen bizitza berreskuratzeko. Ekarpen handia dugu egiteko, eta imajinazioarekin eta erabilera askoko baliabideekin egin nahi dugu", azpimarratu du.

Adierazpenean azaldu dutenez, "kulturan lan egiten dugunok haserre gaude; arriskuan gaude, prekarietate egoera larrian. Kulerotan gaude".

"Kultura arloko aurrekontua nabarmen murriztuko dutela aurreikusten dugu, eta ulertzen dugu behar batzuk ase beharra daudela", nabarmendu dute, eta galdetu "murrizketak beti norabide berean: Osasunean, Hezkuntzan, Mendekotasunean eta Kulturan" egin behar ote diren.

"Murrizketa hauen tamainak gure kultur sarearen amaiera ekar lezake. Sektore ahula gara, baina nahitaezkoa, eta babesa behar dugu", ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ekonomia Eguneko albisteak Kultura Albisteak Manifestazioak Lan gatazkak