Ekonomia -

EAE-KO FLOTA

Echebastarrek arrantzaleen erreleboa kudeatu du EAEko eta Seychelleetako gobernuekin

Enpresak jakinarazi du PCR proba egingo diela Indiako Ozeanora ordezko gisa joango diren langile guztiei.

Bermeoko kirol portua. Argazkia: EiTB.
Bermeoko kirol portua.
Bermeoko kirol portua. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Echebastar enpresak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Seychelleetako Gobernuarekin batera, Indiako Ozeanoan dauden flotako marinelen ordezkoen operatiboa kudeatu du, COVID-19aren kontrako segurtasun-neurriak zorroztuz, eta astelehen honetan PCR proba egingo die itsasontzietan sartuko diren langile guztiei.

Ohar baten bidez, enpresak jakinarazi du PCR proba egingo diela ordezko moduan Indiako Ozeanora joango diren langile guztiei, eta, horrela, koronabirus bidezko infekzio kasu oro baztertu ahal izango dela nabarmendu du.

Asteazkenean, Seychelleetako hegazkin bat Loiuko aireportuan lurreratuko da, Echebastarreko langileak hartzeko. Hegaldi horretan, inguru hartan lan egiten duten Bermeoko beste enpresa batzuetako langileak ere joango dira; Pevasa, Inpesca eta Albacora enpresatakoak, baita Seychelles Petroleumeko langileak ere.

Echebastarrek Eusko Jaurlaritzaren eta Seychelleetako Gobernuaren laguntza eskertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa