Ekonomia -
Urtetik urterako datua
EAEko ekonomia % 0,8 hazi da
Aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, aldiz, % 0,2 egin du barne produktu gordinak.
Erredakzioa
EAEko barne produktu gordina (BPG) % 0,8 hazi da aurtengo bigarren hiruhilekoan, iazko epe berdineko datuekin alderatuta, urtaro eta egutegi eraginak kenduta, Eustatek jakinarazi duenez.
Hori horrela, hazkundea aurreko hiruhilekoarena baino hamarren bat txikiagoa da.
Urtetik urtera, Espainiako ekonomia % 0,7 hazi da, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera.
Bestealde, EAEko ekonomia % 0,2 hazi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Urtetik urterako datuan bezala, kopuru hori aurreko hiruhilekoko bilakaera baino hamarren bat txikiagoa da, eta Espainiako ekonomiak lortutakoaren berdina.
Enpleguari dagokionez, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean bilakaerak negatiboa izaten jarraitzen du (%0,4ko jaitsiera), baina igoera txiki bat izan du (%0,1), aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
EAEko barne produktu gordina (BPG) % 0,8 hazi da aurtengo bigarren hiruhilekoan, iazko epe berdineko datuekin alderatuta, urtaro eta egutegi eraginak kenduta, Eustatek jakinarazi duenez.Hori horrela, hazkundea aurreko hiruhilekoarena baino hamarren bat txikiagoa da. Urtetik urtera, Espainiako ekonomia % 0,7 hazi da, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera.Bestealde, EAEko ekonomia % 0,2 hazi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Urtetik urterako datuan bezala, kopuru hori aurreko hiruhilekoko bilakaera baino hamarren bat txikiagoa da, eta Espainiako ekonomiak lortutakoaren berdina. Enpleguari dagokionez, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean bilakaerak negatiboa izaten jarraitzen du (%0,4ko jaitsiera), baina igoera txiki bat izan du (%0,1), aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.