Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Greziaren egoera 'gerra baten antzekoa da', esan du Papandreouk
Iragarritako erreformak nahikoa izango direla ziurtatu du lehen ministroak. Finantza ministroak, aldiz, higiezinen beste zerga bat sortuko dutela adierazi du diru-bilketa handitzeko.
Erredakzioa
George Papandreou Graziako lehen ministroak "gerra" egoera batekin alderatu du bere herrialdeak bizi duen krisi eskonomikoa. Hala ere, hauteskundeak deitzea eta defizit publikoa murrizteko funtzionario asko kaleratzea baztertu du, nahiz eta mailegu-emaileek hori eskatu.
"Hau ez da hauteskundeak egiteko momentua. Borrokatzeko momentua da. Egoera hau gerra baten antzekoa da eta Greziako herriari dirua eskatzen diot armak erosteko", esan du Papandreouk Telasonika hirian egindako Ministroen Kontseiluaren osteko bileran.
Sindikatuek eta oposizioak egindako kritikei erantzunez, aurretik iragarritako erreformak 2011 eta 2012rako nahikoak izango direla esan du Papandreouk, funtzionario asko kaleratzeko beharrik egongo ez dela gaineratuta.
Higiezinen zerga berria
Evangelos Venizelos Greziako Finantza ministroak mota guztietako higiezinen jabeentzako zerga berria iragarri du. Helburua, urte bukaera arte 2.000 milioi euro inguru biltzea da.
Igande honetako ministroen ezohiko kontseiluak lau ordu iraun ditu eta "Europarentzat eta munduko merkatuentzat hil ala biziko egoerari aurre egitea erabaki du. Horretarako ahalegin nazionala egin behar da", esan du Venizelosek hedabideen aurrean.