Ekonomia -
Lan-istripua Bizkaian
Basoa garbitzen ari zen langile bat hil da Muxikan
Gorozika auzoko baso batean gertatu da ezbeharra 14:30 aldera. Larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako behargina hilzorian zegoen, eta ezin izan dute suspertu.
Agentzia | Erredakzioa
Basoa garbitzen ari zen behargin bat lan-istripuan hil da ostiral honetan, Muxikako (Bizkaia) Gorozika auzoan.
Ezbeharra 14:30 aldera gertatu da. SOS Deiak larrialdi zerbitzuari abisua eman diote. Osasun baliabideak, Bizkaiko suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikopteroa bertaratu dira, beharrezkoa balitz zauritua ospitalera eramateko.
Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako langilea hilzorian zegoen eta, nahiz eta berriz suspertzen saiatu, ezin izan dute ezer egin bizitza salbatzeko.