Ekonomia -

Lan-negoziaketa

Kutxek eta sindikatuek ez dute bat-egiterako akordiorik lortu

Aurkeztutako proposamenen inguruan oharrak entregatu dizkiete sindikatuei euskal aurrezki-kutxek. CCOOk, Vital Kutxako Talde independenteek eta Pixkanakak beraien ekarpenak aurkeztu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBKk, Kutxak eta Vital Kutxak 45 minutuko bilera egin dute sindikatuekin, kutxen bat-egiteari begira lan-akordioaren inguruan proposamenak elkarri egiteko, baina ez da aurrerapauso handirik izan, sindikatuetako iturriek adierazi dutenez.

Aldez aurretik aurkeztutako proposamenei egindako oharrak jarri dituzte mahai gainean euskal aurrezki-kutxek. Bien bitartean, CCOOk, Vital Kutxako Talde independenteek eta Pixkanakak euren ekarpenak aurkeztu dituzte. Bestalde, ELAk negoziatzeko euskal esparruaren inguruko erreferendum bat egitea eskatu du.

CCOOk, Vital Kutxako Talde independenteek eta Pixkanakak kutxen bat-egitearen kontra bozkatzeko erabakia mantentzen dute, aurretiko erretiroari, mugikortasun geografikoari eta lanaldiaren egokitzapenari dagokionez ados jarri ez direlako. Dena den, hiru elkarte horiek kutxekin bilduko dira aste honetan jarrerak hurbiltzen saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea