Ekonomia -

Euskal kutxen bat-egitea

Jaurlaritzak dio Bildurekin egindako itunak adostasuna ekarriko duela

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak azaldu duenez, "jainkoari eskerrak, badirudi gaia itxi egin dela". Kutxen ordezkariak bileratik "oso pozik" atera zirela azpimarratu du sailburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak uste du kutxen bat-egiterako prozesua ixtea ekarriko duela eta "adostasun maila handiena" ekarriko duela Bilduk Kutxarekin, Vitalekin eta BBKrekin lortutako akordioak.

Gobernu Kontseiluaren ondoren azaldu duenez, "jainkoari eskerrak, badirudi gaia itxi egin dela". Haren esanetan, "kutxetako arduradunak oso pozik atera ziren Bildurekin izan zuten bileratik, izan ere, ateak irekitzen dizkio kutxen bat-egite prozesuan akordio zabala lortzeko aukerari".

Aguirrek esan du egutegiak "bere horretan" jarraituko duela eta uda aurretik onartutako akordioan aldaketak egin behar badira egingo direla, horrek ekarriko baitu "ituna betiko ixtea".

Adierazi duenez, "Kutxa Banken bat-egite prozesua ezustekorik gabe gertatuko da orain hasi eta urte amaiera arte". Hori dela eta, Bildurekin lortutako akordioa "albiste ona" dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea