Ekonomia -

KORONABIRUSA

Ingeniarien Eskola igogailuetan kutsadurak ekidingo dituen patentea garatzen dabil

WHOSIE elkarte zientifikoko kide izango da EHU, Birusen Kutsatzea ekiditeko Eraikinen Babesaren WHOSIE egiaztapena hobetzeko aukera izango du.

Bilboko Ingeniaritza Eskola. Irudia: EHU.
Bilboko Ingeniaritza Eskola. Irudia: EHU.
Bilboko Ingeniaritza Eskola. Irudia: EHU.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Ingeniarien Eskola eta Barnealdeko Giroen Segurtasun eta Osasunaren Mundu Erakuendea (WOSHIE) elkarlanean dabiltza igogailuetan gertatzen diren kutsatzean ekiditeko eta eremu itxietan pertsonen osasuna babestu ahal izateko.

Ingeniarien Eskolak adierazi duenez, koronabirusaren zabalkunde eta kutsatzearen aurka eraikinen babesa hobetzeko hitzarmena sinatu du ostegun honetan WOSHIE erakundearekin. Proiektuaren helburua eraikin baten barruan dauden, lan egiten duten edota bisitan datozen pertsonen osasuna bermatzea da.

Hitzarmen horretako lehen ekintza modura, WOSHIE, Ingeniarien Eskolarekin batera igogailuak birusaren kutsatzearen aurrean ekidingo dituen sistema baten patentean elkarlanean dabiltza.

Pandemia garaian, igogailuak kutsadura foku garrantzitsu bat bihurtu dira eraikin publiko eta bulegoetan. Gainera, arazoa handiagoa egiten da altuera handiko eraikinetan, kasu askotan segurtasun distantzia mantendu eta kutsadurak ekiditeko, igogailu bakoitzean pertsona bakarra ibil baitaiteke.

Hori guztia dela eta, bi erakundeak, kutsaduraren aurkako beharrezko neurriak hartuta, igogailu bakoitzean aldi berean egon daitezkeen pertsona kopurua maximizatea ahalbideratuko duen patente batean lanean dabiltza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak EHU berriak Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak COVID kasuak