Ekonomia -
Azken-aurreko kontrol saioa
Ekonomia % 0,2 inguru haztea aurrez ikusi du Zapaterok
Nolanahi ere, Espainiako gobernuburuak aitortu du urte osoko aurreikuspenak betetzea Greziako krisiaren garapenaren araberakoa izango dela.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du ekonomia bi hamarren inguru haziko dela urteko hirugarren hiruhilekoan, iazko epe bereko datuekin alderatuta. Horrenbestez, hazkundea bigarren hiruhilekoaren antzekoa izango da.
Kongresuan egindako azken-aurreko kontrol saioan, Zapaterok aitortu egin du urte osoko aurreikuspena (% 1,3ko hazkundea) betetzea Greziako krisiaren garapenaren araberakoa izango dela.
"Gaur egun dirudienez, hazkunde txikiekin jarraituko dugu, baina urtetik urterako hazkunde tasa finantza tentsioen eta konfiantzaren araberakoa izango da", esan du.
Zapateroren esanetan, une honetan konfiantzak "Espainiako muga zorrotzak" ere gainditzen ditu.