Ekonomia -
2011rako aurreikuspena
Europak Espainiaren hazkunde aurreikuspena % 8n utzi du
Europako Batzordeak baieztatu egin du urteko bigarren zatian Europako ekonomiak izan duen geldialdi eta dezelerazioa.
Erredakzio
Europako Batzordeak Espainiaren hazkunde aurreikuspena % 0,8an utzi du, maiatzean aurreikusitako maila berean eta Espainiako Gobernuak egindako aurreikuspenaren (% 1,3) azpitik.
Hiruhileko hazkunde datuen arabera, Espainiako barne produktu gordinak dezelerazioa izan du, uztaila eta iraila bitartean Europako Batzordeak % 0,1ean jartzea eta urteko azken hiru hilabeteetan erritmo horri eustea espero baitu.
Lehen hiruhilekoan, Espainiak espero baino hazkunde handiagoa izan zuen, eta % 0,4ra iritsi zen, esportazioei esker. Horrela ulertzen da urte osorako kopuru horri eustea, apirila eta ekaina bitartean % 0,2ra jaitsi arren.
Europan
Europako Batzordeak urteko bigarren zatian euroguneko suspertze ekonomikoa gelditu egin dela baieztatu du gaur, baina 2011rako aurreikusi zuen hazkundea % 1,6an uztea erabaki du, lehen hiruhileko emaitza onei esker.
"2011ko bigarren seihilabeteko hazkundea ahula izatea eta urte bukaerarako ia erabat gelditzea espero da", Europako Batzordeak aurreikuspen ekonomikoak berrikusi ostean esandakoaren arabera, baina, hori guztia gorabehera, baztertu egin du beste atzeraldi bat izatea.
Europar Batasun osoari dagokionez, Batzordeak % 1,8tik % 1,7ra jaitsi du 2011 osorako hazkunde aurreikuspena.
Zorraren krisiak Europan izan duen eragina ikusita, Bruselak nabarmen jaitsi du hirugarren eta laugarren hiruhilekoetarako aurreikuspena. Hiruhileko horietan euroguneko ekonomia % 0,2 eta % 0,1 (hurrenez hurren) haztea aurreikusi du.
Oro har, euroguneko ekonomia handientzako aurreikuspen guztiak ildo beretik doaz, eta Alemaniak bakarrik hobetu du bere hazkunde aurreikuspena joan den udaberrian aurreikusitakoarekin alderatuta. % 2,6tik % 2,9ra igo du.
Enpleguaren hazkundea
Eurogunean eta Europar Batasunean enplegua dutenen kopuruak % 0,3 egin du gora bigarren hiruhilekoan lehengoarekin alderatuta, Eurostat Europako estatistika bulegoak gaur jakinarazi duenez.