Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Sordo: "Defizita murrizteko, diru gehiago bildu behar da"

"Lan erreformaren alderdi nagusiak aldatzen ez badira, soldata debaluatzeko arrisku handia dago". Lan erreformaren "ordezko formulak" eskatu ditu CCOOren idazkari nagusiak.

Unai Sordo. Argazkia: EiTB
Unai Sordo. Argazkia: EiTB
Unai Sordo. Argazkia: EiTB

play icon 19:18

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Euskadin erabakiak azkar hartzen dira, eta sindikatuetatik horiei aurre egiten saiatuko gara, lanpostuak ez suntsitzeko". Unai Sordo CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan azaldu duenez, "deslokalizazio arriskua" dago "ziurgabetasun handiko" krisi ekonomiko globalaren testuinguruan. "Hilabete txar dezente" igaroko dituztela iragarri du Sordok, enpresek ere "kostuak izugarri doitzen" dituztelako testuinguru horretan: "CCOOtik, lehenik eta behin, enplegua suntsitzea saihesten saiatuko gara".

"Berreraikuntzarako funtsa behar bezala ateratzea da politika fiskalik onena. Baliabide publikoak egongo dira ekonomia bultzatzeko, baina defizita murriztu behar da: ez murriztu, gehiago bildu baizik. Errenta ertain-altuak ere ukitu beharko dira ". Unai Sordok jendeari "egia" esan behar zaiola aldarrikatzen du, "errenta altuekin eta iruzurraren aurkako borrokarekin bakarrik nahikoa ez delako". Presio fiskala handitzea "merezi du une honetan".

"Berreraikitze funtsaren arrakastetako bat da ez dagoela lotuta aurreko krisiaren austeritate politikekin". Sordorentzat "ez da elkartasun kontu bat", "pragmatismoa" baizik. "Alemania kontziente da Europa ezin dela zatitu, eta interesa du barne eskariak behera egin ez dezan". Hala ere, Sordok adierazi du berreraikuntzara bideratutako zenbatekoa "motz" geratuko dela, "baina, oro har, irteera ona da". CCOOren dazkari nagusiarentzat "zor mankomunatua mugarri bat da, aurrerapauso handi bat".

CCOOk lan erreformaren "alderdi nagusiak" aldatzea proposatu du, "lehenik irailean, eta beste gai batzuek denbora gehiago beharko dute ziurrenik, ordezko formulak bilatu behar direlako". Bestela "irailetik aurrera soldatak debaluatzeko arrisku handia" dagoela uste du.

"Bateragarriak al dira Estatuko Aurrekontu Orokorretako inbertsio publikoak Ciudadanosekin? Ez dirudi. Baina, Espainiako politikan aurrera eta atzerak ezagunak dira. Herrialdeak adostasun zabalak behar ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Lan Erreformaren Legea Europar Batasuna Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO Koronabirusa