Ekonomia -

LAGUNTZAK

Nafarroako Gobernuak 4,7 milioi euro ordaindu dizkie 2.224 autonomori

Dagoeneko 8.615 lagunek guztira 18,5 milioi euro jaso dituzte ekainaren 23an laguntza horiek ordaintzen hasi zirenetik.

Arropa denda bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Arropa denda bat
Arropa denda bat. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 4,7 milioi euro ordaindu dizkie asteazken honetan 2.224 langile autonomori, covid-19aren ondorioak arintzeko. Dagoeneko 8.615 dira guztira 18,5 milioi euro jaso dituztenak ekainaren 23an laguntza horiek ordaintzen hasi zirenetik.

Nafarroa Suspertzeko Plana 2020-2023ren baitan kokatzen den neurriak Estatuarena osatzeko balio du, Foru Gobernuak ohar batean azaldu duenez.

Horregatik, bi laguntza-mota ezarri ziren, lehena 2.200 eurokoa, Gobernu zentralak ezarritako aparteko prestazioa aitortua zuten langile autonomoentzat.

Bestea 700 euroko laguntza da (familia-unitateko kide guztien errendimendu garbien arabera 800 eurora irits daiteke), Estatuko prestazioa jaso ez arren fakturazioa gutxienez % 30 murriztu dutenei zuzendua.

Ekainaren 2tik uztailaren 31ra arte, 12.440 laguntza eskaera jaso zituen Ekonomiaren Garapen eta Enpresa Sailak; guztira, 25,8 milioi euro suposatzen dituztenak. Horietatik, 11.390 lagunek 2.200 euroko laguntza eskatu zuten. 621ek, berriz, 700 euroak eskatu zituzten, eta 429k 800 euroak.

Autonomo eskatzaile motaren arabera, jasotako 12.440 eskaeretatik 9.312 pertsona fisikoei dagozkie. Horietatik 5.428 gizonezko langile autonomoek egin dituzte, eta 3.884 emakumezko langile autonomoek. Bestalde, beste 2.684 eskaera autonomo sozialenak dira, eta 444, autonomo kooperatibistenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Euskal enpresak azken ordukoa Koronabirusa