Ekonomia -
'Opor fiskalak'
Bilbaori 'arduragabekeria' eta 'nahasmena sortzea' leporatu dio PSEk
Bestalde, zerga moldaketarako akordioa aurkeztuko du Bizkaiko Bilduk Batzar Nagusietan.
Erredakzioa
Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiaren jarrera gogor kritikatu dute gaur sozialistek. "Arduragabekeria" leporatu diote Bilbaori, 'opor fiskalen' auzian eta Bizkaian "nahasmena" sortu duela gaineratu dute.
Zentzu honetan, "azalpenak emateko" eskaria egin diote sozialistek Bilbaori, Bizkaiko diputatuaren "jokabide okerragatik bizkaitarrek opor fiskalen inguruko epaiketako gastuak eta laguntzen itzulketarako izunak" ordaindu beharko dituztelako.
Bestalde, zerga moldaketarako akordioa aurkeztuko du Bizkaiko Bilduk Batzar Nagusietan. Gipuzkoan, Bilduk, PSEk eta Aralarrek akordioa lortu zuten, eta akordio berbera Bizkaian aurkeztea erabaki du orain koalizioak.
Modu honetan, aberatsenek gehiago ordaindu dezaten zerga sistema osoaren inguruan eztabaida bultzatzeko arauz besteko proposamena aurkeztuko du Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartutako proposamen berdina izango da, eta Bizkaian ere sozialisten babesa lortzea espero du Bilduk, gaur Asier Arana Bizkaiko batzarkideak azaldu duenez.
Hala ere, Bilduk eta PSEk ez dute oraindik hitz egin Bizkairako zerga proposamenaz.