Politika -

Batzar Nagusiak

PSEk, Bilduk eta Aralarrek Gipuzkoako zerga politika adostu dute

Sozialistek, ezker abertzaleak eta Aralarrek asteazkenean bultzatuko duten zuzenketan "aberastasunaren zerga-ordainketan aurrera egitea" eskatuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken asteotan PSEk eta Bilduk zerga-ordainketaren harira adostutako proposamenak transakzio-zuzenketan gauzatuko dira asteazken honetan PSEk, Bilduk eta Aralarrek Gipuzkoako Batza Nagusietan akordioa lortu ostean. Zuzenketa horri esker Foru Aldundiak zerga "gehiago" onartzeko aukera handiagoak izango ditu.

Sozialistek, ezker abertzaleak eta Aralarrek bihar bultzatuko duten zuzenketa horretan "aberastasunaren zerga-ordainketan aurrera egitea" eta zerga iruzurraren aurka egite eskatuko dute; halaber, iruzurraren aurkako plana gauzatzea, sozietate-zerga aldatzea eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga zuzentzea eskatuko dute.

Ekimen horiek Patxi Lopez lehendakariak proposatutakoekin bat datoz; izan ere, errenta altuek gehiago ordaindu behar dutela eta iruzurraren aurkako plana prestatu behar dela adierazi du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea