Ekonomia -

G20-Langabezia

Langabeen kopurua bikoiztu egin daiteke 2015ean ELGA eta LANEren ustez

Espainiak ekonomia dibertsifikatu egin behar duela esan dute, "eraikuntzan eta turismoan gehiegizko kontzentrazioa ekiditeko".

G20ren bilera Parisen. Argazkia: EITB
G20ren bilera Parisen. Argazkia: EITB
Langabeziaren aurkako irtenbideen bila G-20an

01:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G20ko herrialdeetan krisia hasi zenetik sortu diren 20 milioi langabeak bikoiztu egin daitezke ekonomiaren geldialdiak jarraitzen badu.

Horrela uste dute ELGAk (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) eta LANEk (Lanaren Nazioarteko Erakundea) Parisen hasi den G20ko bilera dela eta argitaratu duten txosten batean.

2010 urtean %1 hazi da enplegua G20ko herrialdeetan, eta datozen urteetan % 0,8koa izango dela iragarri dutela kontuan izanda, 2015ean langabeen kopurua 40 milioi pertsonara iritsi liteke, Stefano Scarpetta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko lan zuzendariak gaur esan duenez.

Herrialdeka datuak eman ez badituzte ere, Scarlettak G20ko herrialdeen artean ezberdintasun handiak daudela azpimarratu du. Espainiako adibibea jarri du behin eta berriro, lanak behera egiten jarraitzen duen herrialde bakarretakoa baita.

Parisen bilduta dauden Lan ministroei bi erakundeek gazteen enpleguari arreta gehiago jartzeko eskatu diete. Izan ere, herrialde gehienetan 15-24 urte bitarteko langabezia tasa populazio orokorrarena baino bi edo hiru aldiz hanidagoa da; % 46ra iristen da Espainian eta % 60ra Hegoafrikan.

Espainiak ekonomia dibertsifikatu egin behar duela azpimarratu dute

Espainiako ekonomia dibertsifikatzeko politikak egitearen garrantzia azpimarratu dute ELGAk eta LANEk, "turismo eta eraikuntzaren "gehiegizko kontzentrazioa" ekiditeko. Horretarako, hezkuntza eta formazio politikak gomendatzen dituzte, neurri pizgarriak sortzearekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea