Ekonomia -

Krisia eurogunean

Greziako krisiak burtsak astindu ditu berriz

Ibex 35 indizeak % 2,26 egin du behera. Bestalde, Alemaniako burtsak % 2,28ko beherakada izan du. Bien bitartean, Londreseko eta Pariseko merkatuek % 1 egin dute behera.

Saio erdian, Ibex 35ek % 2,37ko galerak ditu. EFE
Saio erdian, Ibex 35ek % 2,37ko galerak ditu. EFE
Saio erdian, Ibex 35ek % 2,37ko galerak ditu. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako burtsa nagusiek % 2 inugurko galerekin gainditu dute saio erdia, Greziako krisiaren beldur. Izan ere, herrialde horretako Gobernuak aitortu du ez dela gauza izango defizit konpromisoak betetzeko.

Hori horrela, Espainiako burtsaren adierazle nagusiak, Ibex 35ek, % 2,26 egin du behera.

Gainerako merkatuei dagokienez, Frankfurtek % 2,28 egin du behera, Parisek 1,85; Londresek % 1,03 eta Milanek % 1,31.

Bestalde, Wall Streetek ere beheraka egin du gaur. Horrela, Dow Jones indizeak % 2,36ko beherakada izan du, AMRk bultzatuta. Izan ere, American Airlines konpainiaren jatorriko enpresak % 30 galdu du gaurko saioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea