Ekonomia -
Murrizketa
Kataluniako Gobernuko kideek ez dute Gabonetako ordainsaririk jasoko
Neurriak Generalitateko 350 langileei (presidenteak, sailburuordeek, idazkari orokorrek, zuzendari orokorrek eta enpresa publikoetako zuzendaritza taldeko kideek) eragingo die.
Erredakzioa
Kataluniako Gobernuko kideek eta Generalitateko goi karguek ez dute Gabonetako ordainsaririk jasoko, Artur Mas presidenteak gaur iragarri duenez.
Neurriak Generalitateko 350 langileei (presidenteak, sailburuordeek, idazkari orokorrek, zuzendari orokorrek eta enpresa publikoetako zuzendaritza taldeko kideek) eragingo die, eta 1,8 milioi euro aurreztu egingo dituzte.
Parlamentuko osoko bilkuran azaldu duenez, neurri hau atzo arratsaldean adostu zuten, Gobernuko kideek egin zuten bileran zehar.
Francesc Homs Governeko bozeramailek ere Generalitateko goi karguen soldata murriztea planteatu zuten, baina ez zuten gai honi buruz akordiorik hartu.