Ekonomia -

Etxe Zurian

Obama:'Europak okerrera egin ezkero enplegu planak AEB babestuko ditu'

AEBetako presidentearen hitzetan, "ekonomia orain urte hasieran baino ahulago dago zalantzarik gabe", besteak beste, Europako zorraren krisia dela-eta.

Barack Obama AEBtako presidentea. EFE
Barack Obama AEBtako presidentea
Barack Obama AEBtako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanpostuak sortzeko egitasmoa onartzeko beharra defendatu du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak. "Europako egoerak okerrera egiten baldin badu", kalte ekonomikoetatik babestuko du herrialdea, Obamaren ahotan.

Etxe Zurian prentsaurrekoa eman du Obamak, AEBetako ekonomia aztertzeko eta irailean aurkeztutako enplegu plana Kongresuak onar dezan presioa egiteko.

Presidentearen hitzetan, "ekonomia orain urte hasieran baino ahulago dago zalantzarik gabe", besteak beste, Europako zorraren krisia dela-eta. Era berean, arabiar herrietako ezegonkortasunak eta Japoniako lurrikarak eta tsunamiak energiaren garestitzea ekarri zuten.

"Astindua"

AEBetako ekonomiak "astindu bat behar du orain" hazkundearen bideari berriz lotzeko, adierazi du agintariak. Horrela, enplegu plana bozkatzeko eta onartzeko eskatu dio Kongresuari Obamak.

Bestela, "neurriak hartu ezean, orain baino arazo gehiago izan ditzakegu", ohartarazi du AEBetako buruzagiak.

Besteak beste, Obamaren enplegu egitasmoak 447.000 milioi dolarreko inbertsioa aurrikusten du, azpiegituretan eta hezkuntzan, eta baita kontratazioak areagotzeko zerga-pizgarrietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea