Ekonomia -

KRISI EKONOMIKOA

ERTEak irailaren 30etik harago luzatzeko negoziazioak, azken txanpan

Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatuek bilera egingo dute astelehen honetan Madrilen, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak urtarrilaren 31era luzatzeko akordioa helburu.

Donostiako liburu denda bat, itxita. Artxiboko argazkia: EFE
Donostiako liburu denda bat, itxita
Donostiako liburu denda bat, itxita. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatuek bilera egingo dute astelehen honetan Madrilen, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak (ERTE) irailaren 30etik harago luzatzeko baldintzak negoziatzeko. Bilera erabakiorra izango da gaurkoa, urtarrilaren 31ra arteko luzapena biharko Ministroen Kontseiluan onartzea baita da Gobernuaren asmoa.

Sanchezen Gobernua epeak azkartzen ari da, patronalaren eta sindikatuen akordioarekin koronabirusaren pandemiari lotutako ERTEen bigarren luzapena onartzeko. Izan ere, irailaren 30ean amaituko da oraindik indarrean dagoen laguntza programa.

Azken astean izandako bileren ostean, hiru aldeek adostutako puntuak jasotzen dituen dokumentua aztertzen ari dira CEOE eta Cepyme patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuak. Dena den, desadostasunak dituzte oraindik Gizarte Segurantzako kuotei eta luzapenaren barruan geratuko diren sektoreen inguruan.

ERTEan dauden langileen babesari dagokionez, hiru aldeek adostu dute oinarri arautzailearen % 70ean mantentzea prestazioaren zenbatekoa, baita lehen sei hilabeteak igaro ondoren ere.

Langabezia saria kontsumitzen hasteko "zero kontagailua" deiturikoari dagokionez, ostera, 180 egunetik 196ra igaroko da. Gobernuak proposatu du urriaren 1etik aurrera prestazioak zenbatzen hastea, baina kanpoan uztea bidegabeki kaleratuak izan diren behargin uztiak, enplegu eregulatzeko espediente batean daudenak edo hemendik 2021 amaierara arteko kontratua dutenak.

Gaur-gaurkoz 600.000 langile enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente baten pean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana albisteak Espainiako Gobernua bideoak Espainia albisteak EEE Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa COVID fokuak CEOEko presidentea