Ekonomia -

Fidagarritasuna

Espainiako zorraren kalifikazioa AA- jaitsi du Fitch agentziak

Zorraren kalifikazioa AA+etik AA-era jaitsi du agentziak. Era berean, Italiako zorraren nota AA-etik A+era jaitsi du Fitchek.

Espainiako zorraren kalifikazioa AA- jaitsi du Fitch agentziak. EFE
Espainiako zorraren kalifikazioa AA- jaitsi du Fitch agentziak
Fitch agentziak bi maila jeitsi dizkio Espainiako zorrari

00:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiaren fidagarritasuna AA+etik AA-era, bi koska, jaitsi du gaur Fitch kalifikazio agentziak. EBko krisiaren areagotzea eta erkidegoen arazoak direla-eta defizit helburuak lortzeko zalantzak erabakia hartzeko argudio bezala erabili ditu agentziak.

AEBetako agentziaren hitzetan, zorraren krisia konpontzeko Europako buruzagiek dituzten arazoen aurrean Espainia "ahula" da eta inbertitzaileen konfiantza irabazteko zailtasunak ditu. Horregatik, eskalako laugarren mailan uztea erabaki du agentziak (bikain baxu bat), baina perspektiba negatiboarekin.

"Espainiak defizit handia du oraindik, baita zor handia ere", erantsi du Fitchek. Ondorioz, Espainiako ekonomiaren ahultasuna goraipatu du agentziak.

Gainera, zenbait erkidegoren aurrekontuak kritikatu ditu Fitchek, izan ere, Espainiak helburuak lortzeko "arrisku" bat izan daitezke.

Gobernua

Fitchen erabakia "errespetatzen" duela ziurtatu du Gobernuak, baina nota murrizteko erabili dituen argudioak ez ditu onartu.

Ekonomia Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez, Fitchen erabakia 2012rako % 0,5eko hazkunde aurriksupen batean oinarritzen da, baina beste erakunde ekonomiko batzuek egindako iragarpenen oso azpitik.

Italia

Gainera, Italiako arriskuaren nota AA-etik A+era, koska bakarra, jaitsi du gaur arriskuak neurtzeko agentziak, komunikatu baten bidez jakitera eman duenez.

Standard & Poors agentziak dagoeneko irailaren 19an jaitsi zion kalifikazioa Italiari, eta Moody'sek aste hasieran gauza bera egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea