Ekonomia -

HEZKUNTZA

Bildarratz Hezkuntzako sindikatuekin bilduko da datozen egunetan

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan Bildarratzi "negoziatzeko prest" joateko eta sindikatuen "eskaerak" entzuteko eskatzeko.

Irakaskuntza presentzial seguru baten aldeko elkarretaratzea, Gasteizen. Argazkia: @ELAsindikatua
Sindikatuek irakaskuntza presentzial seguru baten alde elkarretaratzea egin dute.
Irakaskuntza presentzial seguru baten aldeko elkarretaratzea, Gasteizen. Argazkia: @ELAsindikatua

AGENTZIAK | EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak bilera bat egingo du sindikatuekin datozen egunetan, ikastetxeetan COVID-19aren pandemia gorabehera irakaskuntza presentzial segurua bermatzeko hartutako neurriak jorratzeko.

Astelehen honetan ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Hezkuntza Sailari gaur, asteazkena, biltzeko deia egin zioten, baina hitzordua hain tarte txikiarekin antolatzea ezinezkoa zenez, Bildarratzen taldeak data alternatiboak proposatu zizkien sindikatuei. Sindikatuak agendak osatzen ari dira bilera noiz izango den erabakitzeko, iturri sindikalek eta Exekutiboko iturriek azaldu dutenez.

Langileen ordekariek Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren aurrean asteazken honetan egindako elkarretaratzean sailburuari eskatu diote "plangintza integrala, irizpide komunak eta egoerak eskatzen dituen baliabide gehigarriak negoziatzeko prest" egoteko, eta sindikatuen "eskaerak" entzutea ere eskatu diote.

Ohar bateratu batean, sindikatuek deitoratu dute Bildarratzek bere proiektua eta lantaldea aurkeztu zituenetik ez dituztela beste bilera batera deitu edukiak sakonago aztertzeko. Gainera, sailburuak sindikatuekin egindako aldebiko bilera horiek hilaren 15ean irakaskuntza ez unibertsitarioan egindako greba "bertan behera uztea" bilatzen zutela uste dute.

Era berean, ikasturte hasiera honetan Sailak "alde bakarreko erabakiak" hartu dituela kritikatu dute, hala nola "kontratazio prekarioak" sukaldean eta garbiketan, "eraginkortasun oso mugatua izango dutenak eta plangintza zehatz bati erantzuten ez diotenak".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Araba ELA Langile Abertzaleen Batzordeak Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gasteiz Albisteak Medikuak Erizaintza gaur CCOO albisteak UGT azken ordukoa Euskal sindikatuak COVID olatu berria