Ekonomia -
Eusko Jaurlaritzari
Arabak opor fiskalen zenbatekoa epeka ordaintzea proposatu du
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, Arabako Ogasunak "ez du gaitasunik" Ekarpenen Legearen arabera dagokion ordainketari aurre egiteko.
Erredakzioa
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, Arabako Ogasunak "ez du gaitasunik" Ekarpenen Legearen arabera opor fiskalak itzultzeagatik dagokion ordainketari aurre egiteko.
De Andresek adierazi duenez, Arabako Aldundiko Diruzaintzaren egoera jada Herri Kontuen Euskal Epaitegiak markatuta dago. Erakunde honek, Arabako Erakunde Lokalen Egonkortasunerako Funtsaren dirua, Diruzaintzaren soberakin bezala ezin dela hartu esan zuen, EAJko aurreko Gobernuak egiten omen zuen bezala, eta horregatik "Aldundiak ez du eskuragarri diru hori".
"Aurreko Gobernuak, Arabako Erakunde Lokalen Egonkortasunerako Funtsaren dirua erabiltzeko moduan zegoela uste izan du. 60 milioi eurotara iristen da diru hori, baina ez dago eskuragarri, Udalek dute eta Aldundiak ezin du exijitu", adierazi du.