Ekonomia -
Finantza krisiagatik
S&P-ek BBKren, Kutxaren eta BBVAren kalifikazioak jaitsi ditu
Standard & Poor's kalifikazio agentziak Espainiako 15 finantza erakunderen kalifikazioa jaitsi du, Espainiako arrisku ekonomikoaren ondorioz.
Erredakzioa
Bereziki, S&P agentziak adierazi duenez, kreditu kalitatearen azterketa hau Espainiako finantza sistema 3 taldetik 4-ra pasatu izanaren ondorio izan da zati batean.
BBK taldeari A-/A-2 kalifikazioa eman dio epe motzerako eta luzerako, 2011ko uztailaren 28an eman zion A/A-1 ordez.
Banco Santanderren eta BBVAren kalifikazioak 'AA'tik 'AA-'ra pasatu ditu Standard & Poor'sek.
Kalifikazio agentziak azaldu duenez, Espainiako desoreka zuzendu beharrak Espainiako bankuen finantza profiletan eragiten jarraituko du datozen 15-18 hilabeteetan.
Fitchek ere kalifikazio jaitsi dio Espainiako banku handiari
Fichek ere Espainiako banku handiari kreditu kalifikazioa jaistea erabaki du, Standard & Poor'sek egin bezala.
Bereziki, kalifikazio agentziak maila batean jaitsi du Banco Santander, Banesto, BBVA, CaixaBank, Banco Popular eta Banco Sabadell kutxen kalifikazioa.