Ekonomia -
Bigarren bozketa
Euroaren erreskate fondoa onartu du Eslovakiako Parlamentuak
Finantza-arazoak dituzten herrialdeei laguntzeko erreskate mekanismoa berresteke zuen euroguneko azken Estatua zen Eslovakia.
Erredakzioa
Finantza Egonkortasunerako Europako Fondoa (FEEF) handitzea onartu du gaur Eslovakiako Parlamentuak.
Finantza-arazoak dituzten herrialdeei laguntzeko erreskate mekanismoa berresteke zuen euroguneko azken Estatua zen Eslovakia. Kontseilu Europarrak handiatzea erabaki zuen uztailaren 21an.
114 diputatuk aldeko botoa eman dute, 30 kontrakoa eta 3 abstenitu egin dira, Pavol Hrusovsky Ganberako presidenteorde demokristauak jakitera eman duenez.
Alderdi Sozialdemokratak (SMER) Gobernuko koalizioko kideekin bat egin du bozketan.
"Iveta Radicova lehen ministroa non ote dagoen" galdetu du Robert Fico buruzagi sozialdemokratak, izan ere, "Radicovak bozketa konfiantzazko mozio batekin lotu zuen". Horrela, lehen ministroa ez da Parlamentuan izan.
Bigarren bozketa
FEEFren onarpena bigarren bozketa batean lortu da, izan ere, aurrenekoan 55 boto lortu zituen soilik. Kontserbadoreek, demokristauek eta moderatuek aldeko botoa eman zuten aurreneko bozketan.
Horrela, Eslovakiak 7.720 milioi euroko ekarpena egingo du FEEFen. 65.586 milioi euroko BPG zuen Eslovakiak 2010ean.