Itxi

2020/10/13

14:34

Ekonomia

Enpresak

Espainiako Gobernuak bi lege onartu ditu soldata arrakala txikitzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako estatuko enpresa guztiek lansariak ikuskatu eta egokitu beharko dituzte sei hilabeteko epean.

  • Gobernuak bi lege onartu ditu gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala urritzeko

    Yolanda Diaz Lan ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ministroen Kontseiluak bi lege berri onartu ditu astearte honetan, Espainiako estatuko enpresetan gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala murrizte aldera. Horrela, enpresa guztiek lansariak ikuskatu eta egokitu beharko dituzte sei hilabeteko epean.

Lan eta Berdintasun ministerioen elkarlanaren ondotik iritsi dira bi lege horiek, eta Yolanda Diaz eta Irene Montero ministroek "lorpen historikotzat" jo dute prentsaurreko batean.

Biek ala biek azaldu dute lege horietako batek soldata gardentasuna arautzen duela; beraz, lansarien gaineko informazioa izateko eskubidea bermatuko du. Horrek esan nahi du, Langileen Estatutuari jarraiki, lan bera egiten duten beharginek soldata berdina izan beharko dutela.

Bigarren legeak, berriz, berdintasunera bideraturako planekin du zerikusia. Hain zuzen ere, enpresek eta gizarte eragileek testua adostu beharko dute, berdintasunerako bidean beharrezko dituzten bitartekoak martxan jarri ahal izateko.

"Berdintasuna eskubide bat da, baina baita eraginkortasun ekonomikoarekin lotutako kontu bat ere", esan du Monterok. "Aurrerapausoarekin" pozik agertu bada ere, "ez da nahikoa herrialde honek bizi duen soldata arrakalari amaiera emateko", azpimarratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;