Ekonomia -

FINANTZEN EUSKAL KONTSEILUA

EAEko diru bilketa % 13,3 jaitsiko da aurten, 2.058 milioi gutxiago, COVID-19agatik

Hala ere, Finantzen Euskal Kontseiluak egindako aurreikuspenen arabera, diru-bilketa % 6,3 haziko da 2021ean.

Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera. Argazkia: Irekia
Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera
EAEko diru-bilketa % 13,3 jaitsiko da

0:29

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek iaz baino 2.058 milioi euro gutxiago bilduko dute aurten, % 13,3 gutxiago. Koronabirusaren krisiaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak jaitsiera % 20 ingurukoa izango zela iragarri zuen. Hala ere, 2021era begira diru bilketa % 6,3 haztea aurreikusi du.

Finantzen Euskal Kontseiluaren urriko ohiko bilera egin dute gaur, aurtengo diru bilketaren aurreikuspenak itxi eta 2021erako prebisioak egiteko. Finantzen Euskal Kontseiluan Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiak eta udalak daude ordezkatuta.

Hiru foru ogasunek abuztura arte bildu dutena aintzat hartuta eta urteko laugarren lauhilekorako egin duten proiekzioa kontuan izanda, aurten 13.411,6 milioi euro biltzea aurreikusi dute. 2019ko datuekin alderatuta, murrizketa % 13,3koa izango da, 2.058 milioi euro kopuru absolutuetan.

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, diru bilketaren banaketa ondorengoa izango da: Bizkaian, 6.904 milioi euro; Gipuzkoan, 4.393 milioi euro, eta Araban, 2.113 milioi euro.

Diru-sarrera iturri nagusienak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ), 5.610 milioi euro; Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), 4.951 milioi euro; eta Zerga Bereziak, 1.324 milioi euro dira. Sozietateen gaineko Zergaren bitartez, ostera, 805,5 milioi euroko diru-sarrerak izatea aurreikusten dute.

Aurtengo urtarrilean, 2020rako diru-bilketaren aurreikuspena 15.767,8 milioi eurokoa izango zela kalkulatu zuten. Kopuru hori, ordea, aldatu egin da konfinamenduak eta pandemiaren ondorengo krisi ekonomikoak eraginda.

Hala ere, Finantzen Euskal Kontseiluak diru-sarrerak apur bat igotzea aurreikusten du 2021erako. Horrela, foru ogasunek 14.250 milioi euro biltzea espero dute, hau da, % 6,3 gehiago 2020. urteko datuekin alderatuta.

2021erako aurreikusitako datu-bilketaren banaketa honako hau da lurraldeka: Bizkaian, 7.341 milioi euro; Gipuzkoan, 4.648 milioi euro, eta Araban, 2.259 milioi euro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Arabako Foru Aldundia azken ordukoa Zerga politika Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak