Ekonomia -

Lan gatazka

Amiantoagatik hil zen langile bati indemnizazioa ukatzea egotzi dio Asviamiek CAFi

Kalte-ordaina ordaintzera behartzen zuen sententzia Gorenera eraman zuen CAFek, "gaixotasunaren jatorria zalantzan jarrita" eta "hildako langileak asbestosia zuela zioen txostena ezeztatuta".

CAF Beasain. Argazkia: Wikipedia
Amiantoagatik hil zen langile bati indemnizazioa ukatzea egotzi dio Asviamiek CAFi
CAF Beasain. Argazkia: Wikipedia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asviamiek, Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak, CAF enpresari aurpegiratu dio amiantoagatik hildako langile bat indemnizatzera behartzen duen sententzia errekurritu izana. Behargina biriketako transplante baten ondorioz hil zen, eta haren birikak izoztu egin zituzten. Horri esker, asbestosia zuela frogatu ahal izan zuten, haren biriketan amianto hautsa agertu baitzen.

Asviamiek ohar batean gogora ekarri duenez, 2019an aurkeztu zuen CAFek salaketa Auzitegi Gorenean, "gaixotasunaren jatorria zalantzan jarrita" eta "hildako langileak asbestosia zuela zioen txostena ezeztatuta".  

"Hau da, asbestosia zeukala eta horren ondorioz hil zela jarri dute zalantzan, langilearen heriotzaren arrazoia tabakoa izan zela arrazoituta", azaldu du aipatu elkarteak. "Segurtasun eta Higiene araudia bete ez duela ezkutatu nahi du enpresak estrategia horrekin", gaineratu du.

"CAFen salaketa berri hau amiantoaren biktimen aurkako iruzurra da. Zuzendaritza harro agertu da, CAFek Gipuzkoan dituen lantegietan amiantoagatik hildako 55 beharginen heriotzengatik barkamena eskatu beharrean. Ez ditu kontuan hartu urteetan zehar material horrek eragindako arriskuak, eta indarrean dagoen araudia urratu izana ukatu du", esan du Asviamiek.

Bukatzeko, aurreratu du urriaren 26an CAFen aurkako salaketa berri bat epaituko dutela, arrazoi beragatik hildako beste langile baten heriotzarekin lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak CAF Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Beasain Albisteak Osasun albisteak Lan gatazkak