Ekonomia -

Aldundiak egotea nahi du

Fiskalitatea aztertzeko batzorde bat eskatu du PSE-EEk

PSE-EEk legez besteko proposamen bat erregistratu du Eusko Legebiltzarrean, fiskalitatea aztertze aldera.

Oscar Rodríguez. Argazkia: EITB
Oscar Rodríguez. Argazkia: EITB
Oscar Rodríguez. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk parlamentu-ekimen bat erregistratu du Eusko Legebiltzarrean batzorde bat sortzea eskatzeko. Aldundiek ere parte hartu ahalko dute bertan, eta fiskalitate berri baten ildoak zehaztea izango du helburu, politika orokorreko bilkuran Patxi Lopez  lehendakariak eskatu zuen bezala.

Oscar Rodríguez, PSE-EEko legebiltzarkideak kritikatu egin du, Legebiltzarreko mahaiak jada bi aldiz jarraian baztertu izana PSE-EEk Lopezen proposamena abian jartzeko egin duen eskaera

Mahaian eztabaida horretarako formula bat erabakitzea ekiditeko, "bi eskuinak, PP eta EAJ", ados jarri direla esan du Rodriguezek.

Mahaiak eskaria bitan ukatuta, PSE-EEk joan den asteartean Legebiltzarrean legez besteko proposamen bat erregistratu zuela esan du gaur Rodriguezek. Fiskalitatea ikertu eta aztertzeko batzorde bat sortzeko eskatzen da bertan, Euskadirako proposamen eta eredu ezberdinen inguruan eztabaidatzeko.

Batzorde horretan, tartean dauden erakundeen eta gai honen inguruko adituen parte-hartzea aurreikusten da (aldundiak).

Azkenik, batzorde horren eztabaidatik aterako litzatekeen ondorioa Legebiltzarrean eztabaidatzea eskatzen du legekoa ez den proposamen sozialista honek.

Eusko Jaurlaritzak harmonizazio fiskalean eskumena duela gogoratu du Rodriguezek, Gernikako Estatutuak hori aitortzen baitio, eta zerga sistema berri bat ezartzearen aldeko eztabaida premiazkoa dela esan du, ongizatearen estatua mantentzeko eta iruzur fiskalaren aurkako borrokan mekanismoak ezartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea