Ekonomia -
Arriskuak neurtzeko agentzia
Espainiako zorraren kalifikazioa jaitsi du Moody's agentziak
Espainiako zorraren kalifikazioa Aa2tik A1era jaistea erabaki du arriskuak neurtzeko agentziak. Gainera, jaitsiera perspektiba negatiboarekin egin du agentziak.
Erredakzioa
Espainiako zorraren kalifikazioa Aa2tik A1era jaistea erabaki du Moody's arriskuak neurtzeko agentziak. Gainera, jaitsiera perspektiba negatiboarekin egin du agentziak. Merkatuen urduritasunaren aurrean Espainiak ahultasuna azaldu duela uste du Moody'sek. Bestalde, ekonomia gutxi haziko dela diote aurrikuspenek.
"2011ko uztailean kalifikazioa berriz aztertu behar zuela ohartarazi zuen, baina zorraren krisiari irtenbide sinesgarririk eman gabe jarraitzen du Espainiak", adierazi du Moody'sek komunikatu batean.
Erkidegoetako gobernuen finantza-egoerak "asko kezkatzen" duela azpimarratu du agentziak. Erkidegoek defizit helburuak lortzeko duten gaitasuna zalantzan jarri du Moody'sek.
BPGren hazkundea 2012an % 1ekoa izango dela iragarri du agentziak, aurrikusitakoa % 1,8 zenean, ondorioz, zortzi puntu gutxiago haziko da Espainiako ekonomia datorren urtean. Datozen ekitaldietan BPGren hazkundea % 1,5ekoa izango da, Moody'sek egindako aurrikuspenen arabera.
Nahiz eta zailtasun guzti horien berri eman, eta Espainiako zorrak BPGren % 75ean kokatuko dela esan, Espainiak ordainketa-etenduran sartzeko aukera gutxi dituela uste du agentziak.