Ekonomia -

EAEko aurrekontuak

Eusko Jaurlaritza gehiago zorpetzea ahalbidetzen duen erreforma onartu dute

Eusko Legebiltzarrak onartutako aurrekontuen erreforma honen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren zorra 1.546 milioikoa izan ahalko da.

Eusko Legebiltzarreko bilkura. Argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarreko bilkura.
Eusko Legebiltzarreko bilkura. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo EAEko aurrekontuen erreforma onartu du Eusko Legebiltzarrak, eta Eusko Jaurlaritzaren zorra 1.546 milioi eurora arte igo ahalko da, pandemiak eragindako gastu handiagoak eta ingresu txikiagoei aurre egin ahal izateko baliabide gehiago izateko.

Proposamenak EAJren eta PSE-EEko aldeko botoak izan ditu. EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Cs abstenitu egin dira. Voxek kontra bozkatu du.

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak erreformaren beharra defendatu du, Jaurlaritza babesten duten bi taldeetako (EAJ eta PSE-EE) ordezkariek egin duten bezala.

Itxaso Barrojalbilz jeltzaleak azaldu duenez, erreformaren helburua EAEko instituzio guztiei finantzazio ahalmen handiagoa ematea da, politika publikoei kalte egin gabe. Susana Corcuera sozialistak azpimarratu du aldaketa bere talearen konpromisoarekin bat datorrela, "baliabide publikoen eta zorpetzearen erabilpen zorrotzaren" alde.

Arkaitz Rodriguezek (EH Bildu) azaldu duenez, erantzukizunagatik abstenitu dira. Koalizioak zorpetzea handitzearen alde dago, baina uste du kopurua ez dela behar guztiak betetzeko nahikoa izango.

David Sotok (Elkarrekin Podemos-IU) Eusko Jaurlaritza "ausartagoa" izan beharko litzatekeela uste du, eta gastu publikoa gehiago igotzea, "diru-bilketaren beherakadatik haratago".

PP-Cs taldeko legebiltzarkide Luis Gordillok "eskua luzatu" dio Iñigo Urkulluren Exekutiboari, eta esan du bere talde erantzukizunez abstenitu dela, eta "borondate ona erakusteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak Koronabirusa