Ekonomia -
Eustaten datuak
Langabeziaren datua ez dela 'ona' esan du Jaurlaritzak
Izan ere, lurraldeen artean "desoreka handia" dago, batik bat Bizkaian.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailaren hitzetan, hirugarren hiruhilekoan langabezia jaitsi bada ere, datua "ez da ona", lurraldeen artean "desoreka handia" baitago, batik bat Bizkaian, langabezia % 13,5ekoa baita bertan.
Eustatek gaur jakinarazi duenez, uztaila eta iraila artean 4.600 pertsona okupatu gutxiago egon dira, baina langabeen kopurua 3.500 pertsonatan jaitsi da.
Ekonomia Sailaren iturriek azaldu dutenez, "langabezia tasa jaitsi bada ere, eta Espainiako batez bestearen erdia bada ere, lurraldeen artean desoreka handia dago".
Horren ildotik, Jaurlaritzak gogorarazi du Bizkaiko langabezia % 13,5ekoa dela, gainerako lurraldeen bikoitza.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailaren hitzetan, hirugarren hiruhilekoan langabezia jaitsi bada ere, datua "ez da ona", lurraldeen artean "desoreka handia" baitago, batik bat Bizkaian, langabezia % 13,5ekoa baita bertan.Eustatek gaur jakinarazi duenez, uztaila eta iraila artean 4.600 pertsona okupatu gutxiago egon dira, baina langabeen kopurua 3.500 pertsonatan jaitsi da.Ekonomia Sailaren iturriek azaldu dutenez, "langabezia tasa jaitsi bada ere, eta Espainiako batez bestearen erdia bada ere, lurraldeen artean desoreka handia dago".Horren ildotik, Jaurlaritzak gogorarazi du Bizkaiko langabezia % 13,5ekoa dela, gainerako lurraldeen bikoitza.