Ekonomia -

Finantza krisia

Europak zorra gutxitzea nabarmendu du, baina hazkundea ahaztu gabe

Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu buruek zorraren krisiari irtenbideak bilatzen jarraituko dute Bruselako goi-bileran.

Angela Merkel Bruselan. Argazkia: EFE
Angela Merkel Bruselan. Argazkia: EFE
Angela Merkel Bruselan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasuneko herrialde guztiei zerga sistemak sendotzen eta zorrak murrizketem jarraitzeko eskatu diete Europar Batasuneko Gobernu eta Estatu buruen bileran, baina epe motzean hazkundea  lortzeko neurriak ere eskatu dizkiete.

"Finantza publikoen jasangarritasuna ziurtatzeko zerga sistema sendotu behar da eta zorrak murriztu", dio Europako Batzordeak gaur bertan onartzea espero duten ondorioetan.

Hala ere, ekonomia suspertzeko "ekintza zuzena" eskatu dute epe motzera, eta enpleguan eta hazkundean eragina izateko  hainbat lehentasun ezarri dituzte.

Ondorioen txostenak gomendio orokorrak besterik ez du egiten, arratsaldean bilduko baitira berriz buruzagiak, baita asteazkenean ere, eta orduan erabakiko dituzte neurri zehatzagoak, besteak beste, erreskaterako funtsa indartzea, sektore pribatuaren parte-hartzea eta Greziaren bigarren erreskatea bideratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea