Ekonomia -

ISTRIPU LARRIA

Kamioilari bat hil da A-15 errepidean, Andoainen, kamioiak su hartuta

Antza denez, galgarik gabe gelditu eta kamioiak su hartu du. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira Donostiarako noranzkoan.

Kamioi gidari bat hil da A-15 errepidean, Andoainen, bere ibilgailuak su hartu ondoren

1:03

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi gidari bat hil da gaur goizean A-15 errepidean, Andoainen, gidatzen ari zen ibilgailuak su hartu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Antza denez, galgarik gabe gelditu ostean, kamioiak su hartu du. Ezbeharra izan duen ibilgailuak beste bi kamioiren kabinak zeramatzan. 08:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Donostiara bidean, eta auto-ilara luzeak sortu dira.

Sua itzali eta suhiltzaileak kamioiaren barrura sartu direnean, gidariaren hilotza aurkitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Lan-istripuak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Andoain Eguneko albisteak Suhiltzaileak albisteak A-15 trafikoa Trafiko istripuen biktimak