Ekonomia -

LAN GATAZKA

Bi greba egun deitu dituzte Gipuzkoako eraikinen eta lokalen garbiketa sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek grebarako deia egin dute urtarrilaren 21ean eta 22an, patronalak soldatak izozteko proposamena egin ondoren.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek grebara deitu dituzte Gipuzkoan eraikinak eta lokalak garbitzen dituzten langileak, urtarrilaren 21ean eta 22an. Patronalak 2020ko lan hitzarmenean soldatak izoztea proposatu ostean egin dute grebarako deia.

Ohar batean azaldu dutenez, beharginak "beldurrarekin eta segurtasunik gabe" lan egiten ari dira pandemia garaian, norbera babesteko ekipamendurik gabe (EPI) eta "bestelako babesik gabe". Sektoreko langileen % 80 emakumeak dira.

Salatu dutenez, pandemia tarteko urte gogorra izan dela eta EPIetan diru asko inbertitu duela nabarmendu du patronalak. Sindikatuen hitzetan, patronalaren jarrera "probokatzailea eta onartezina" da eta, ondorioz, lan baldintza duinak eta lanpostu "seguruak" lortzeko borrokatuko dute.

Sindikatuen arabera, kale garbitzaileekiko "soldata arrakala" % 28koa da. Sektore horretan gehienak gizonak dira.

Hori guztia dela eta, mobilizazioak iragarri dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa ELA albisteak LAB Grebak EAE Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal sindikatuak Langile Komisioak azken ordukoa UGT azken ordukoa Lan gatazkak gaur