Ekonomia -

Kamioilarien protestak

Hiruk kamioi karabana bat egingo du Gipuzkoako Ogasunaren egoitzaraino

Astelehenean egingo duten protestan, Gipuzkoako Diputazioak lurralde horretako kamioilari autonomoei 2008tik aurrera ezarri zien likidazio kanpaina salatu nahi dute.

Kamioilarien mobilizazio bat. Efe
Kamioilarien mobilizazio bat. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatuak hurrengo astelehenean Lasartetik hasiko den eta Gipuzkoako Ogasun Publikoko egoitzaraino helduko den kamioi karabana bat egingo duela iragarri du. Protesta honetan Gipuzkoako Diputazioak lurralde horretako kamioilari autonomoei 2008tik aurrera ezarri zien likidazio kanpaina salatu nahi dute, eta etorkizunean horrelako protesta gehiago egin dezaketela ohartu dute.

Donostian eginiko prentsaurrekoan, Hiru sindikatuko Esteban Muruamendi eta Estitxu Ugarte ordezkariek 30.2 artikulua ezartzea orduan Gipuzkoako Diputazioan zeuden EAJ eta Hamaikabat alderdien erantzukizun "politiko" bat izan zela adierazi dute.

Artikulu horrek, errenta aitorpena moduluka egin eta errepasatzean diferentziarik atzemanez gero, falta den kuota ordaindu beharko da.

"Ez daukate frenurik jartzeko asmorik"

Hiruko arduradunek esan dute Xabier Olano Gipuzkoako Ogasun zuzendariak "mekanismo hori legearen barruan" dagoela erantzun diela, eta "bere aldetik ez daukala horrelako likidazioei frenurik jartzeko intentziorik".

"Portaera hau elkarrizketaren bidetik konpontzen" saiatu direla azpimarratu dute, baina erantzuna ikusita mobilizazio kanpaina bati ekitea erabaki dute. Hori dela eta, sindikatu horrek ordezkatzen dituen 3.000 kamioilari gipuzkoarrei mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena egin diete zuzendaritzatik. Azaroaren 14an egingo dute karabana, eta Lasarten hasi eta  A-8 eta N-1etik igaro ondoren, Donostiako Errotaburu kalean dagoen Ogasun Publikoko egoitzan bukatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea