Ekonomia -

Ikerketa eta garapena

EAEko enpresek I+Grako laguntzak eska ditzakete dagoeneko

Hazitek eta Elkartek programek 131 milioi euroko aurrekontua dute, iaz baino % 5 gehiago.

BioDonostia Ikerketa Institutua.
BioDonostia Ikerketa Institutua.
BioDonostia Ikerketa Institutua.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek gaurtik (asteartea) aurrera eskatu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzaren 131,3 milioi euroko laguntzak, Euskadiko ikerketa eta garapen (I+G) jarduerari laguntzeko, Hazitek eta Elkartek programen bidez, SPRI Taldeak jakitera eman duenez.

Zenbatekoa % 5 handiagoa da iazkoarekin alderatuta, eta Hazitek programara bideratuko da (91,3 milioi euroko aurrekontua du, eta enpresen I+G jardueraren bidez euskal industria indartzea du helburu), bai eta Elkartek programara ere (40 milioi euro), zientzia eta teknologiaren euskal sarearen barruan elkarlaneko ikerketa egiten laguntzeko.

Hazitek programaren hurrengo deialdira I+G proiektuak aurkezteko interesa duten enpresek 2021eko martxoaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dute SPRIren webgunean; Elkartek programen kasuan, berriz, eskaera egiteko epea datorren urteko otsailaren 26an itxiko da.

SPRIk jakinarazi duenez, 2020ko deialdiaren bidez, 848 proiektutan parte hartzen duten EAEko mila enpresa baino gehiagori eman zaie laguntza, eta horietatik 35 proiektu estrategikoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak